Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatua, aste honetan bi ekitaldi izanen dira. Ekainaren 7an, asteartean, Hondarribia eta Berako piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute 18:00etatik aitzinera Musika Eskolan.
Ortzegunean, berriz, ekainaren 9an, Udako Kontzertua eskainiko dute Musika eskolako ikasleek 17:30etik aitzinera, Berako Kultur Etxean.