Trialsin proba ikusgarria egin zen ekainaren 5ean Beran

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 9a

Ibilbide zaila eta ikusgarria gainditu behar izan zuten partehartzaileek igandean Beran. Utzitako argazkia

Gure Txokoak antolatuta, oztopoz betetako ibilbidea osatu behar izan zuten kirolariek

Iparraldeko txapelketaren barne lehen trialsin proba (triala bizikletan) egin zen ekainaren 5ean, igande goizean Berako Toki Ona inguruan, Gure Txokoa elkarteak antolatua. Kirol ekitaldiak jendetza erakarri zuen eta Euskal Herriko trial gidari onenak ere ikusteko modua izan zen, ibilbideko oztopo guziei aurre eginez.

Iparraldeko txapelketaren barne lehen trialsin proba (triala bizikletan) egin zen ekainaren 5ean, igande goizean Berako Toki Ona inguruan, Gure Txokoa elkarteak antolatua. Kirol ekitaldiak jendetza erakarri zuen eta Euskal Herriko trial gidari onenak ere ikusteko modua izan zen, ibilbideko oztopo guziei aurre eginez.

Elite mailan, Jon Areitio erraz nagusitu zen, eta ondotik sailkatu ziren Aitor Murua eta Andoni Asenjo.

Junior mailan, berdintasun handiagoa izan zen bi lehenbiziko sailkatuen artean eta azkenean Raul Ros gailendu zitzaion Raul Ferreras-i. Jean Denis Housty izan zen hirugarren.

Kadete mailako hiru parte hartzaileen artean, Gorka Susperregi izan zen onena, Iker Cuellar bigarren eta Julen Arjonak erretiratu behar izan zuen.

Infantil mailan, Sergio Fernandezek ikuskizun bikaina eman zuen eta hutsegite bakar bat ere egin gabe, irabazle suertatu zen. Unai Zunzunegi izan zen bigarren, Alex Nuñez hirugarren, Julio Elarre laugarren, Peio Adam bosgarren eta Pierre Alex Housty seigarren.

Alebin kategoriako zortzi trial gidarien artean, Iker Rodriguez izan zen garaile, Unai Gomez, Julen Gomez, Iker Garcia, Gaizka Cuellar, Ander Sierra, Julen Saenz eta Ivan Garruésen aitzinetik.

Ttikienen kategorian, benjaminetan izan zen partehartzerik handiena, 11 mutiko atera baitziren. Andoni Perez izan zen onena, Xabier Garcia, Haimar Etxeberria, Oier Mitxelena, Iosu Perez, Jean Paul Lopez, Unai Santamaria, Franck Luberriaga, Igor Bilbao, Oier Iza eta Xan Labarryren aitzinetik.

Kategoria librean, azkenik, Jakes Garbiso nagusitu zen, Julen Gutierrez, Ekain Agirre, Ion Perez, Antoine Calvez eta Ibai Arretxearen aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun