Bortz urte bete ditu aurten Kaxerna Gaztetxeak eta urteurrena behar bezala ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dira heldu den aste osoan, ekainaren 6tik 12ra.
Astelehenean, hilak 6, 18:00etan luntxa eginen da eta 19:00etan ospakizun ekitaldien aurkezpena, bideo eta hitzaldiarekin.
Asteartean, hilak 7, 18:00etan haur jolasak eta 19:00etan pailazoak izanen dira.
Asteazkenean, 18:00etan, Free Palestina! Palestinari buruzko hitzaldia izanen da eta 21:00etan herriko produktuekin afaria eginen da.
Ortzegunean, 18:00etan pin pon txapelketa eginen da eta 21:00etan zinea. Ondotik, zorronka gaua izanen da.
Ortziralean, euskal dantza tailerra eginen da 18:00etan eta 22:00etan trikitixa gaua eta irrintzi lehiaketa.
Egun haundia, halere, larunbatekoa izanen da. 10:00etan mural margotzea eginen da; 12:00etan euskal presoen aldeko topa; 14:00etan urtebetetze bazkaria eginen da (txartelak Errekalden eta Katakun salgai izanen dira ortzegunera arte bortz eurotan); 18:00etan kalejira-poteoa eginen da; 20:00etan makarronada afaria eta 21:00etan kontzertuak Whiskey mama eta talde sopresa batekin.
Igandean, azkenik, 18:00etan kontzertu sorpresa izanen da.