Bortz herrietatik Frainera presoen aldeko mendi martxak egin ziren

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 6a

Frainfo kaxkoan bat egin zuten bortz herrietatik abiatutako mendi ibilaldiak. Utzitako argazkia

Kaxkoan bildu ziren maiatzaren 29an eta espetxe politika salatu

Joan den igandean, maiatzaren 29an, Bortzirietako herrietatik euskal preso eta iheslari politikoen aldeko Frainerat mendi martxa burutu zen.

Joan den igandean, maiatzaren 29an, Bortzirietako herrietatik euskal preso eta iheslari politikoen aldeko Frainerat mendi martxa burutu zen.

Arantzatik “Isolamendurik ez!” lemapean, Beratik “Biziarteko zigorrik ez!”, Etxalarretik “Iheslariak etxerat!”, Igantzitik “Euskal presoak etxerat!”, eta azkenik Lesakatik “Iñaki askatu!” lemarekin, herriko semea den Iñaki Fagoagaren askatasuna aldarrikatzeko. Fagoagak zigorraren hiru laurdenak beteak ditu, beraz legez kalean behar luke.

Eguerdi aldera zutabeak Frain kaxkorat ailegatu ziren, txalapartaren doinuarekin hasi zen ekitaldia, ondotik eskualdeko euskal preso eta iheslarieen senide eta lagunei aurreskua dantzatu zitzaien. Segidan, anmistiaren aldeko mugimenduko kide batek hitza hartu zuen, lehenik euskal preso politikoen kontrako espetxe politikoa gero eta makurragoa dela salatzeko, eta horrekin akautzeko modu bakarra herri presioa areagotzea dela aldarrikatuz.

Bide horretan heldu diren asteetan zenbait herritan burutuko diren “Egin dezagun bidea” deitutako herri batzarretan parte hartzeko gonbitea luzatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun