Errealzaleek eta Osasunazaleek antolatutako ibilaldi arautua arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 6a

Bortzirietako Gorriak eta Genato Taldeko kideek ederki ospatu zuten elkarrekin eguna. Utzitako argazkia

Berako Eulalia Garmendia eta Faustino Errandonea izan ziren irabazle 13 bikoteren artean

Igande honetan, ekainaren 5ean, eguraldi ederra lagun, Errealeko Genaro Taldeak eta Osasunako Bortzirietako Gorriak peñak antolatutako lehen ibilaldi arautua burutu zen. Alkaiagako frontoitik hasi eta Lesakako Koxkila ostatuan bukatzen zen bidea egin behar izan zuten parte hartzaileek.

13 bikotek hartu zuten parte eta bertan irabazle Berako Eulalia Garmendia eta Faustino Errandonea izan ziren, hauek izan baitziren, 2minutu eta 28 segunduko gora beherarekin, 2 ordu, eta 22 minutuko bataz bertzeko denborara gehien hurbildu zirenak.

Indarrak hartzeko, ibilbidean zehar pare bat janari/edari postu izan zituzten. Bertzalde, Ibilaldiaren bukaeran luntxa eskaini zitzaien parte hartzaileei eta ondotik bi peñetako kideek anai arteko bazkari batean senidetze ekitaldi bat egin zuteneta bukaera aldera elkarri oroigarriak banatu zizkieten. Bi peñak elkarlanean antolatzen duten lehen ekitaldia izan zen ibilaldi arautuarena. Aurtengoa ikusiz hurrengo urtean berriz ere errepikatzeko gogoa adierazi dute antolatzaileek

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun