Ekainaren 11n eginen dira inbestidura saioak. Beran, Aralarrek Marisol Taberna aurkeztuko du alkate izateko. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan Aralarrek 4 zinegotzi lortu zituen. Modu positiboan baloratu ditu Beran jasotako emaitzak. 552 botorekin herriko bigarren indarra baita. Bilduk boto gehiago eskuratu zituen, baina hauek ere 4 zinegotzi lortu dituzte.
Aralarrek esker ona adierazi dizkie eurengan konfiantza jarri duten guztiei eta Beraren alde lanean jarraituko duela erran du.
Alkatetza lortuz gero, “ezkerreko gobernu abertzalea, irekia, herritar guztiak aintzat hartuko dituena, herritarrak lehenetsiko dituena, eta elkarrizketa oinarri izanen duena” osatu nahi duela adierazi du Aralarrek.