Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina heldu den astelehenean abiatuko da Bortzirietan, Arantza, Igantzi eta Lesakan zehazki.
Astelehenean, ekainaren 6an, Arantzako Aientsa eta Eguzkialdea auzoetan izanen da Julio Salinas albaiteroa. Zehazki, 15:30ean Osilekobordan eta 19:30ean Anguleroan. Tartean, 18:00etan, Igantziko Irisarri auzoko zakurrak hartuko ditu Mendibilen.
Ekainaren 7an, asteartean, Arantzako Bordalarrea auzoan izanen da, 16:00etan Serorenbordan eta 17:00etatik 19:00etara Herriko Etxeko arkupetan.
Ekainaren 8an, asteazkenean, Igantziko aparkalekuan izanen da 16:00etatik 18:00etara eta Berrizaun auzoan 18:30etik 19:00etara.
Ekainaren 9an, ortzegunean, Lesakan izanen da albaiteroa. 15:30ean Auzoberri auzoko Tellerin, 16:00etan Zala auzoko Otxunean eta 17:00etatik 18:30era Nabaz auzoko Linddurrenbordan. Ekainaren 13 eta 14an, azkenik, Lesakako herrigunean izanen da, suhiltzaileen ondoko almazenean, 16:00etatik 19:00etara.
Albaiteroak jakinarazi duenez, zakurrak lotuak eta muturrekoarekin eraman beharko dira eta jabeak nortasun agiria eraman beharko du.