Berako Toki Ona Institutuan ‘Bide Hezkuntza’ ikastaroa egin dute

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 30a

Sentsibilizazio kanpainarekin geroz eta jende gehiagorengana iristea da helburua. Utzitako argazkia

Toki Ona Institutuko DBH1eko ikasleek ‘Bide Hezkuntza’ gaia landu dute maiatzean. Lau saio teoriko egin dituzte ‘Istripuak eta ondorioak’ izenburupean.

Toki Ona Institutuko DBH1eko ikasleek ‘Bide Hezkuntza’ gaia landu dute maiatzean. Lau saio teoriko egin dituzte ‘Istripuak eta ondorioak’ izenburupean.

DBH 3 ikasleek Mapfre Fundazioaren ‘Segundu batean zure bizitza aldatzen da’ filma ikusi eta ondoren mahi ingurua egin zuten Semper autoeskola, Mapfre Fundazioko kide eta Foruzainekin. Gazteek istripuei buruzko informazio eta bizipen ugari jaso zituzten euren eskutik.

Ikastaro hauek Semper autoeskola eta Mapfre Fundazioaren aldetik egindako sentsibilizazio kanpaninaren barruan egin da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun