Maiatzaren 29an, igandea, Arantzako elizako organo berrituaren estreinaldia egin zuten. Aste batzuetan isilik egon da garbiketa eta konponketa lanak egiteko.
12:00etako meza nagusian organo berriaren soinua entzuteko aukera izan zuten elizara bertaratu zirenek. Ondotik egin den lanaren eta egoera ekonomikoaren informazioa eman zen. Orroigarri bat izateko, hurbildutako guziekin argazkia atera zen eta ondoren hamaiketakoa egin zuten.