Maiatzaren 26an, ortzeguna, banatu ziren 25. Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketako sariak. Berako Kultur Etxean egin zen sari banaketa. A mailan, 12 urte artekoetan irabazlea Ane Telletxea izan zen ‘Apeza mariatua’ sortarekin eta bigarren saria Maiana Seinek eskuratu zuen ‘Margoketa’ lanarekin.
B mailan, 12 eta 18 urte arteko gazteak saritu zituzten. Aitor Etxetxur azkaindarrak lortu zuen lehen saria ‘Oharkabean’ bertso sortarekin. Bigarren saria Doneztebeko bi gazteren artean banatu zen. Jon Aldaberen ‘Hilketa gertatu da’ eta Beatriz Maritorenaren ‘Donzetebeko Bearzana frontoia’ lanen artean.
18 urtetik gorakoen mailan Aitor Arotzena lesakarraren ‘Miraria Lourdesen’ bertso sortak lortu zuen lehen saria. Bigarren saria ere Lesakara joan zen Ioar Taintaren ‘Gernika’ sortarekin. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Baroja eta Labiaga Ikastolako ikasleek bertso antzerkia eskaini zuten.
Sanjurjo Nafarroako txapeldun
14-18 urte artekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen maiatzaren 27an, ortzirala. Txantrean jokatuko saioan Josu Sanjurjo lesakarra izan zen txapela irabazi zuen bertsolaria.