Maiatzaren 22ko hauteskunde emaitzen ondoren Berako Bilduk eskerrak eman ditu eta “gugan jarritako konfidantza lan arduratsuarekin ordainduko dugu” gaineratu du.
Pozik egoteko motiborik ez dutela falta diote, “boto horiek guztiak aintzat hartuta eta botoemailei zor diegun begiruneak hala aginduta Berako Herria gidatuko duen Herriko Etxeko gobernu berria osatzeko borondatea daukagu".
Berako Bilduk ez du ahantzi nahi bere “bokazioa momentuko Udalbatzarraren osaeratik harago joaki dela, hau da, gure Herriaren baketzearekin batera, Euskal Estatuaren atakara eramanen gaituen tresna izateko jaio dela, eta bide luze horretan abertzale eta ezkertiar guztien bilgune izan nahi duela”.