Ibardingo zabortegia ixteak 1,3 milioi euroko kostua izanen du

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 26a

Ingurugiroaren leheneratzea da helburua

Bortzirietako hiri-hondakinen mankomunitateak Ibardingo zabortegia itxi eta garbituko du. 2008tik ez da zaborrik eraman bertara. Garbiketa lanak eta ixteko obrak 1,3 milioi euroko kostua izanen dute. Proiektu honen helburua ingurugiroaren leheneratzea da. Lanak zortzi hilabetez luzatuko dira.

Zabalik egon zen urteetan, 1990etik 2008ra, 5.000 tona zabor eramaten ziren urtean. Orain zabortegia kokatua egon zen lekuan ingurugiroaren leheneratze lanak egin nahi dira. Zigilatzean oinarritutakoak izanen dira batez ere eta bide batez lixibatuen arazoa konpondu nahi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun