ELAk mendeurrenaren ospakizunerako aurkezpenak hasi ditu Beran

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 25a, 16:03

Eskualdean sindikatuak izan duten eragina azaldu dute. TTIPI TTAPA

Eskualdeko enpresa txikiak dira kolpatuenak Joxe Mari Arribillagaren ustetan

Maitzaren 25ean, asteazkena, aurkeztu dute ELA sindikatuaren mendeurreneko erakusketa ibiltaria. Beran izanen du Nafarroako lehenengo geldialdia. Erakusketan sindikatuak ehun urteetan izan dituen aldarrikapen desberdinak daude ikusgai. Horrez gain, bertze argazki erakusketa bat ere paratu dute, eskualdean izan diren lan gatazketan ateratako argazkiekin.

Maitzaren 25ean, asteazkena, aurkeztu dute ELA sindikatuaren mendeurreneko erakusketa ibiltaria. Beran izanen du Nafarroako lehenengo geldialdia. Erakusketan sindikatuak ehun urteetan izan dituen aldarrikapen desberdinak daude ikusgai. Horrez gain, bertze argazki erakusketa bat ere paratu dute, eskualdean izan diren lan gatazketan ateratako argazkiekin.

Nafarroa osoko aurkezpen ofiziala ekainaren hasieran eginen dute. Baina lehenik erakusketa herriz herri ibiliko da. Hurrengo geltokia Sakana izanen duelarik.

Beran emandako prentsaurrekoan Xabier Perez Bidasoaldeko ELAko ordezkaria, Mitxel Lakuntza Nafarroako ELAko koordinatzailea eta Joxe Mari Arribillaga eskualdeko ELAko ordekariak hitz egin dute.

Arribillagak eskualdeko ELAren balorazioa eta historiaren kontaketa egin du. “Sindikatuak beti industriaren inguruan sortu izan dira eta horregatik eskualdeko lehen sindikatuen mugimenduak Lesakan eta Beran eman ziren”. Bortzirietatik zabaldu zen ELA Malerreka eta Baztan aldera, 2. sektoreko enpresak sortu ahala.

Arribillaga gehien kezkatzen duena eskualdeko enpresa txikien egoera da, bereziki eraikuntzaren inguruko enpresena. “Krisiak gehien kolpatu duen sektorea da.”

Xabier Perezek momentu hauetan bizi den krisi ekonomikoaren larritasuna aipatu du “sindikatuek eta ELAk mende batean lortu dutena galtzeko arriskua gaude”. Langileen oinarrizko eskubideak daudela jokoan erran du. Era berean nabarmendu du gazteak sindikatu barruan hartzen ari diren indarra.

Mitxel Lakuntzak ELAren 100 urtetako ibilbidearen errepasoa egin du, bai Euskal Herri mailan eta baita eskualdean ere. 100 urtetan zehar gizarteriko konpromisoa, Euskal Herriarekiko konpromiso nazioanala eta talde kolektiboa izatera iritsi direla nabarmenduz. “ELAk bere errekurtso ekonomikoen jabe izatea lortu du eta independentzia politikoaren alde egiten jarraituko du.”

Gaur egun ELAk 1.000 afiliatu ditu eskualdean eta 11.000 Nafarroa osoan eta langileen konfidantza eta gertutasuna eskertu nahi izan dute, “kopuru hori pixkanaka gora doalako”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun