Maiatzaren 28rako Goizuetara mendi ibilaldia antolatu du Ekaitza Elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 25a

Oinez joan ondotik bertakoek prestatutako bazkaria izanen da elkartean

Iaz, herriko mendi ibilaldia izan zen eta aurten Goizuetara ateraldia eginen dute Arantzako Ekaitza Elkartekoek. Aspalditik goizuetarrekin harreman estua dago herrian eta bi urtetik behin, bertara oinez joateko ateraldia antolatzen dute.

Aldi honetan, maiatzaren 28an, izanen da eta ohi bezala, goizean goz abiatu eta Baikal tenorerako bertan izaten dira animatzen direnak. Umore Ona elkartean bazkaldu eta arratsaldean autobusean eginen dute buelta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun