Ortziral honetan bukatuko da Bortzirietako udaleku irekietan izena emateko epea

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 23a

Neska-mutikoak udaleku irekietan. Utzitako argazkia

Euskara Mankomunitateak antolatu du Dindaia Fundazioarekin

Azken urteotan bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu, Dindaia Fundazioarekin batera. Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin udalekuak uztailaren 4an hasiko dira eta 29ra arte ariko dira. Lesakako kasuan, udalekuak uztailaren 11n hasiko dira eta abuztuaren 5ean bukatu. Herri guztietan, astelehenetik ortziralera izanen dira, 10:00etatik 13:00etara.

Azken urteotan ohi denez, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu, Dindaia Fundazioarekin batera. Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin udalekuak uztailaren 4an hasiko dira eta 29ra arte­ ­­ariko dira. Lesakako kasuan, udalekuak uztailaren 11n hasiko dira eta abuztuaren 5ean bukatu. Herri guztietan, astelehenetik ortziralera izanen dira, 10:00etatik 13:00etara.

Adinaren arabera bi eskain­tza izanen dira: batetik, 3-7 urte bitartekoek udalekuetako ohiko ekintzak izanen dituzte. Bertzetik, 8-12 urte bitar­tekoentzat adin tarte ho­rri egokitutako sormen tailerra izanen dituzte.

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik­ dago eta ortziral honetan, hilak 27, bukatuko da epea. Interesatuek Din­daia Fundaziora deitu beharko dute (948 266240, 10:00etatik 15:00etara) edo e-postaz uda@dindaia.com-era idatzi.

Ume bat apuntatuz ge­ro, 75 euro balio du; bi anaia-arreba baldin badira, 130 euro; hiru anaia-arrebekin 165 euro. Taldea sortzeko beharrezkoa izanen da he­rri bakoitzean guttienez zortzi lagun apuntatzea.

Neska-mutikoei udako oporraldietan eta aisialdia bezalako eremu informal batean euskaraz gustuko dituzten ekin­tzak eskaintzea da udalekuen helburu nagu­sia. Baina horrekin batera, funtzio sozial bat ere betetzen dute, kanpoan lan egiten duten gurasoei aukera bat eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun