Aralarrek gizarte politikak lehenetsiko ditu Berako Udalean

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 19a

Marisol Taberna Beralandetan egindako aurkezpenean. Utzitako argazkia

Krisiari ezkerretik erantzuteko beharra nabarmendu du Marisol Tabernak

Maiatzaren 18an, asteazkena, Berako Aralarrek zerrenda eta programa aurkeztu zituen Beralandetan. Marisol Taberna zerrendaburuak udalean egon den talderik aktiboena izan direla erran zuen.

Maiatzaren 18an, asteazkena, Berako Aralarrek zerrenda eta programa aurkeztu zituen Beralandetan. Marisol Taberna zerrendaburuak udalean egon den talderik aktiboena izan direla erran zuen. Inbertsioetan zein programetan ezkerreko izaera markatu ahal izan dutela. Krisiari ezkerretik erantzuteko beharra nabarmendu du

Tabernak, hezkuntzan sakonduz, industria plan bat garatuz eskualde mailan, eta langileen aldarrikapenak defendituz. Hurrengo lau urteetarako orain arteko politikei segida ematea eta indartzea dela helburua azpimarratu zuen. Horrez gain Aralarrek Berako Udalean elkarlana, herritarren parte hartzea, gardentasuna eta austeritatea bultzatuko dituela erran zuen.

Ondoren Jon Abril Berako zerrendako bigarrenak eta alderdiko korrodinatzaileordeak hitz egin zuen. Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko "abertzaleek gehiengoak batzea" beharrezkoa dela nabarmendu du. Mikel Basabe legebiltzarkideak ere eman zuen hitzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun