Virginia Etxepareren kartelak iragarriko ditu Sanferminak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 17a

'Saltoka' kartela izan da aurtengo irabazlea. Utzitako irudia

Programaren azal lehiaketa ere lesakarrak irabazi du

Virginia Etxepare Trigueros lesakarrak egindako kartelak iragarriko ditu aurtengo Sanferminak eta berak egindako lana izanen da bestetako programaren azala ere. Bi lehiaketak irabazi ditu “Saltoka” kartela eta “Dantzarien elegantzia” azalarekin eta honela 500na euroko saria eskuratuko du. Guztira, 22 kartel eta 29 azal aurkeztu ziren lehiaketara.

Programaren gibeleko aldean joanen den irudia aukeratzeko herriko ikasleen artean egindako lehiaketan, Tantirumairu ikastolako 5. Mailako Leire Igoa Apezetxea suertatu da irabazle, “Irrintzi” izeneko lanarekin. 300 euroko saria izanen du, eskola materialean erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun