Hauteskunde kanpainako aurkezpenak izanen dira maiatzaren 17an, asteartea, Lesakan.
EAJ alderdiak 19:30ean paratu du hitzordua Kasinon. Bertan izanen dira Josu Erkoreka EAJ alderdiak kongresuan duen bozeramailea, Jose Luis Etxegarai Lesakako alkategaia eta Santi Alzuguren Berako alkategaia.
Bertzalde Bilduk 20:00etan eginen du bere ekitaldi politikoa Lesakako Konbetuaren ondoan. Hizlari izanen dira Maiorga Ramirez Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua eta Bakartxo Ruiz zerrendako bigarrena.