Eliza garbitzen ibiltzen direnentzat berendua eta bidaia antolatu ditu parrokiak. Berendua Zahar Txokon egitekoa zuten maiatzaren 10ean. Eta biharamunean, Lizarraldera egitekoak ziren bidaia igantziarrekin. Done Jakue bidearen xehetasunak ezagutu eta Abarzuzako Azanza patxaran fabrikara bisitan joatekoak ziren.