Iaz, herriko mendi ibilaldia izan zen eta aurten Goizuetara ateraldia tokatu da. Aspalditik goizuetarrekin harreman estua dago herrian eta bi urtetik behin, bertara oinez joateko ateraldia antolatzen da udaberrian.
Aldi honetan, maiatzaren 28an izanen da eta ohi bezala, goizean goiz abiatu eta bazkal tenorerako bertan izanen dira animatzen direnak. Umore Ona elkartean bazkaldu eta arratsaldean autobusa hartu eta etxeruntz itzuliko dira. Eguraldia ez dago antolatzaileen esku, baina ziur urtero bezala umore eta giro ederrak ez duela hutsik eginen aranztar eta goizuetarren topaketa honetan.