Apirilaren 30ean egin zuten Biltoki Elkarteko bizikleta taldekoek urteko irtenaldirik nagusienetako bat. Iaz Inurrietak Faltzesen duen upategira egin zuten txangoa eta aurten bidaia pixka bat gogortu zuten, Otsagabiara joanez. 07:00etan abiatu ziren Elkartetik eta Artesiagan barrena egin zuten lehenbiziko zatia. Gero Zubiritik Auzperrira joan ziren Errotik pasatuz, eta, handik Abaurrean barrena Otsagabiara. Indartsuenen taldetxoak, berriz, Urepeletik luzatu zuen itzulia Sorogainera ateraz, ibilbidea gehiago gogortuz. Autobusa joan zitzaien gibeletik bertze 17 lagunekin eta bertako sagardotegian bazkaldu zuten denek elkarrekin. Eguraldi bikainarekin ibili ziren denak, ibilbideak eskaintzen duen ikuskizunaz gozatuz. Heldu den urtean berriz Erribera aldera joateko asmoz itzuli ziren herrira, iazko ibilbidea aldatuz akaso.