Ekainaren 11n hasi eta irailaren 11n bukatuko den igerilekuko denboraldiari begira segitzen du Udalak. Igerilekuko mantenimendu, garbiketa eta funtzionamendu lanak egiteko bi deialdi egin zituen bere garaian, baina eskaintzarik aurkeztu ez zelakoz, hirugarren deialdi bat egin behar izan du.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna ortziral hau, maiatzak 13, izanen da. Udaletxera eraman beharko dira proposamenak.
Aipatzekoa da, bertzalde, Udalak hasierako prezioa 1.750 eurotan zuela jarria (BEZ-a barne), baina hirugarren deialdi honetan 2.000 eurotara igotzea erabaki duela.
DATUA