Bilduri babesa emateko elkarretaratzea

Aitor AROTZENA 2011ko maiatzaren 11

Aitor AROTZENA

Eskubide guztien alde, iIlegalizaziorik ez! izenburupean elkarretaratzea egin zen maiatzaren 3an Plaza Zaharrean. Bilduko zerrendakideek kontu zuten pankartaren gibelean ehun bat lagun elkartu ziren, tartean maiatzaren 22ko hauteskundeetara aurkeztuko ez diren Onin udal taldeko kideak eta hauteskunde horietarako PSNko zerrendaburu izanen den Carlos Aitor Yuste ere. Hauteskundeetan aukera guziek parte hartzeko eskubidea aldarrikatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun