San Ferminen ateraldia

Aitor AROTZENA 2011ko maiatzaren 11

Maiatzaren 19an ateraldia antolatu du San Fermin Elkarteak. 08:00etan abiatuko dira Lesakatik eta bidean gosaldu ondotik, Lizarra bixitatuko dute eta egun horretan azoka izaten dela ere aprobetxatuko dute. Handik Barindanora joko dute eta Urederraren sorbururaino txangoa eginen dute. Bazkal ondotik, Urbasa eta Al­tsasun barna Lesakara bueltatuko dira. Bidai honetarako eta egun ho­rretako bazkarirako txartelak 20 eurotan salgai daude maia­tzaren 15era bitarte. Dena den, aitzinetik autobuseko lekuak betetzen badira, orduan itxiko da izen emate epea. Bertze aldetik, maia­tzaren 24 eta 25ean, elikadurari buruzko solasaldiak antolatu ditu San Ferminek, Sandra Legasa dietistaren eskutik. 17:00etatik 18:00etara eginen dira saioak egoi­tzan. Bertan parte har­tzeko interesa dutenek lehenbailehen eman beharko diote izena ostatuko arduradunari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun