Santiago Bideko lau etapa eginen ditu Beti Gazteko mendi taldeak

Igande honetan Baiona eta Zuraide artean ibiliko dira

Beti Gazte elkarteko mendi taldeak ekimen berezia antolatu du datozen hilabetetarako: Donejakue edo Santiago Bidearen zati bat eginen dute, hilabetean etapa bat eginez. Lehenbizikoa igande honetan, maia­tzaren 15ean eginen dute, Baiona eta Zuraide artean (24,75 km). Lehenbiziko ateraldi honetarako autobusa antolatu dute. 07:15ean abiatuko da Plaza Zaharretik eta 18:00 aldera itzuliko da. Hurrengo hilabetetan Zuraide-Elizondo (29,70 km), Elizondo-Lantz (25,13 km) eta Lantz-Iruña (27,94 km) eginen dituzte. Lehenbiziko ateraldi honetan izaten den erantzunaren arabera erabakiko da hurrengoetan autobusa antolatu edo kotxetan joan. ­

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun