Hiri hondakinen bilketari dagozkion tasak ez dira igoko aurten

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 11

Hiri-hondakin solidoen bilketaren zerbi­tzuari dagokion tasa aurten ez igo­tzea erabaki du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak. 2010­eko urriaren 25ean hartu zuen erabakia Mankomunitatearen juntak, aho batez. Ber­tzalde, 2011­ko lehen urte erdiko zabor bilketa eta tratamendu zerbi­tzue­tako tasak egun hauetan kobra­tzekoak dira eta ho­rretarako epea hilaren 31n bu­ka­tuko da. Ordain­tzen ez bada, ekainaren 30era luzatuko da eta hori pasatu ondotik, %20­ko errekarguarekin ko­bratuko da. Erabiltzaileen eta tasen maila zehatzak, bilketakoak nahiz tratamentukoak, 15. orrialdeko iragarkian topatuko dituzue eta xehetasun gehiago 948 635254 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun