Mugaz Gain Antzerki Jaialdiak 17. edizioa beteko du aurten

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 11

Aizkolariak, bertsolariak eta trikitilariak ere izanen dira

Antzerkia eta Eskolak, Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako XVII. Mugaz Gain An­tzerki jaialdiak abiatu dira Kultur Etxean. Aste honetan, maiatzaren 11 eta 12an, DBHko ikasleen txanda izanen da, Iruñeko Iturrama, Barañaingo Alaiz, Pasaia-Lezo, Lodosako Pablo Sarasate eta Berako Toki-Ona institutukoen emanaldiak izanen dira. Heldu den astean, maiatzaren 19 eta 20an, Berako Lehen Hezkuntzako ikasleen antzezlanak izanen dira ikusgai: ortzegun goizean Jesusen Biho­tzako 2. mailakoak eta Rikardo Barojako 5. mailakoak ariko dira. Ortziralean Labiaga ikastolako 5. mailakoak eta Rikardo Barojako 2.ekoak. Arratsaldetan ateak zalik izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun