Begirale lan poltsa osatzeko deialdia irekia

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 11

Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du. Bereziki, udaleku irekietarako begiraleak kontratatazeko erabiliko da zerrenda eta eskaerak maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Bortzirietako Euskara Mankomunitatean (Herriko Plaza 7, 31790 Arantza) edo euskara@bortziriak.org helbide elektronikoan. Deialdia www.bortziriak.org webgunean dago ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun