Ricardo Baroja ikastetxe publikoak antolatutako argazki rallya egin zen maiatzaren 7an, ikastetxeak berak Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatuta. Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. maila arteko ikasleak, lau laguneko taldetan banatu eta argazkiak atera zituzten, gai librean. Orduan ateratako argazkiekin maiatzaren 18tik 20ra argazki erakusketa izanen da Berako Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 20an, erakusketa bukatzen denean, talde bakoitzak horma-irudia jasoko du eta bertan dauden partaideen artean opari zozketa eginen da.