Berako Oihua aldizkarirako lanak aurkezten ahal dira

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 11a, 17:24

Ekainaren 3an bukatuko da bestetako programan idatziak sartzeko aukera

Urteroko moduan, Sanesteban besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu dute Berako Kultur Batzordetik. Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Hauek aurkezteko epea ekainaren 3a (ortzirala) bitarte izanen da.

Lanak, posta elektronikoz kultura@ berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera eraman, ahal bada formatu digitalean. Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna. Testuak euskaraz idaztera animatzen du Berako Udalak.

Testuaren bukaeran egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria agertu beharko dira nahitaez. Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo irain dezakeen testurik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun