Zalaingo Jose Mari Mitxelenak atera du ‘Lehenbizikoa’

Aitor AROTZENA 2011ko maiatzaren 10a

6,400 kiloko izokin ar basatia arrantzatu zuen hilaren 1ean

Bidasoko Lehenbiziko Izokina ateratzeko ez da aunitzik esperatu behar izan. Hondarribita­rra sortzez, baina aspaldiko urteetan Berako Zalain auzoan bizi den Joxe Mari Mitxelena Urres­tarazu arrantzaleak 6,400 kiloko pisua eta 84 zentimetroko luzera zuen izokin arra eta basatia (errepoblaziorako izokinei egiten zaien markarik gabekoa) atera zuen arrantza denboraldia irekitzen zen egunean, maiatzaren 1ean, 09:30ean. Lehenbiziko trepan, presa eta Artxabal artean atera zuen ale ederra.

Mitxelenarentzat hirugarren Lehenbizikoa izan da aurtengoa. Lehen egunean arrantzale aunitz ikus zitezkeen Endarla­tsa inguruan, bere txandaren esperoan. Juan Otamendi eta Fermin Martinez Martiarena, Berako Ehiza eta Arran­tza Elkarteko presidenteak eta idazkariak eman zioten Lehenbizikoaren garaikurra Joxe Mari Mi­txelenari. Gainera, izokinarentzako eroslea ere topatu zuen. Igeldoko Rekondo jatetxeko Txomin Rekondo Endarla­tsan zegoen, bera ere izokin arran­tzalea baita eta saldu daitekeen izokin bakarra erosi zuen. Duela bi urte Iruñeko Hartza jatetxeak monopolizatzen zuen Bidasoko lehenbiziko izokinaren erosketa, iaz Donostiako Urola jatetxeak eskuratu zuen eta aurten Igeldora joan da izokina. Izokina modu aunitzetara prestatzen ahal dela ere aipatu zigun Rekondok, «eta denak goxoak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun