Osasunako Bortzirietako Gorriak Peñak eta Realeko Genaro Taldeak, elkarlanean, ibilaldi arautua antolatu dute hurrengo ekainaren 5erako. Igande goizez eginen da proba eta bikoteka izanen da.
Ibilaldia Alkaiagako frontoian hasi eta Lesakan amaituko da. Lehenengo bikoteak irteera 08:30ean eginen du.
Bertzelako ibilaldiekin alderatuta, ibilaldi neurtuak bere berezitasunak ditu. Kasu honetan, ez du lehenbizikoa helmugaratzen edo inork baino lehenagotik amaitzen duenak irabaziko. Bikote guztien denborekin bataz-bertzeko bat eginen da eta denbora horretara gehien hurbiltzen den bikoteak irabaziko du.
Izen-ematea
Izena emateko sei euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta horretarako aitzinetik Lesakako Koxkila eta Berako Xuga ostatuetan izanen da aukera, beti ere ekainaren 4ko 16:00 arte. Hala ere, egunean bertan ere izena emateko aukera izanen da, 08:30etik proba hasi bitarte. Hori bai, irteera ordena erabakitzerako orduan, lehentasuna izanen dute lehendik izen eman duten bikoteek.
Ibilbidean zehar indarrak berritzeko jan-edaneko bi postu izanen dira eta helmugan luntxa eskainiko zaie partehartzaileei.
Sariei dagokienean, irabazleek txapela eta oroigarriak etxeratuko dituzte. Eskualdeko bi taldeek elkarrekin antolatzen duten lehenbiziko ek