Nafarroako Gobernuak Ricardo Baroja ikastetxea saritu du irakurketa bultzatzeagatik

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 10a

Ikastetetxeko liburutegirako materiala erosteko 1000 euroko diru saria jasoko du

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak Berako Ricardo Baroja ikastetxea saritu du. Azken bortz urteetan Berako ikastetxeak, irakurketa bultzatzeko proiektua landu du. Eskolako liburutegiari berriz ere erabilera emateko helburuarekin.

1000 euroko saria jasoko du Rikardo Baroja ikastetxeak, liburutegirako materiala erosteko. Sariak ikastetxeek diseinatutako esperientzia eta lan pedagokiko berriei ematen dizkiete Hezkuntza Sailak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun