Maiatzaren 5ean, osteguna, Toki Onako institutuko ikasle eta irakasleek, Nafarroako LAB eta STEE-EILAS sindikatuen deialdiarekin bat egin zuten AHTren aurkako `Mugitu! ´ egunerako. Abiadura Handiko Trenaren obretarako bideratuko den dirua, hezkuntza bezalako sailetara bideratu beharko litzatekeen diru publikoa dela salatu zuten.
Berako Toki-Ona Institutuko hainbat langile eta irakaslek bat egin zuten deialdiarekin. Horregatik kontzentrazioa egin zuten ikastetxe aurrean. `Ama Lurra eta hezkuntza defenda ditzagun´ leloa zuen parkata hartuta.