Berako Osasuna Fundaziora bisita egin dute Oier eta Corok

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 6a

Futbol eskolako ikasleek jokalariekin argazkiak atera zituzten. Ibai Iturria

Osasuna Futbol Taldeko Oier eta Coro jokalariak Beran izan ziren maiatzaren 5ean. Osasuna Fundazioak Beran futbol eskola du eta bi jokalarien bisita izan zuten.

Fundazioaren instalazioei bisita egin zieten lehengo. Ondoren ikasleek Oier eta Corori galderak egiteko aukera izan zuten. Bukaeran opari banaketa egin zuten eta argazkiak sinatu zituzten Osasunako bi jokalariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun