Mikel Telletxea Zabaleta beratarrak irabazi du San Esteban bestetako egitarauaren azal lehiaketa. Berako Kultur Batzordeak deitutako lehiaketan parte hartu duten bederatzi partehartzaileren artean Telletxeak egindako lana aukeratu du epaimahaiak. Bigarren postua Bixente Taberna Seinek lortu du eta kontrazalean agertuko da bere lana.
“Berako Oihua” aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da
Berako herriarekin erlazionatutako gaiak aurkeztu behar dira. Sanesteben besten programarekin batera urtero bezala Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Udaletik bertan artikuluak idaztera animatu nahi dituzte herritarrak. Lanek Berako herriarekin erlazionatuak izan behar dute.
Lanak aurkezteko epea ekainaren 3, ortzirala bitarte izanen da. Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagundutakoak joaten ahal dira. Euskaraz edo gazteleraz idatziak izan daitezke, baina leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna. Posta elektroniko bidez kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidal daitezke lanak. Posta arruntez Berako Kultur Etxea /Berako Oihua Eztegara pasealekua, 11. 31780 Bera (Nafarroa) helbidera bidal daitezke.