Lesakako Beti Gazte elkarteko mendi taldeak ekimen berezia antolatu du datozen hilabetetarako: Donejakue edo Santiago Bidearen zati bat eginen dute, hilabetean etapa bat eginez. Lehenbizikoa maiatzaren 15ean eginen dute, igandearekin Baiona eta Zuraide artean (24,75 km).
Lehenbiziko ateraldi honetarako autobusa antolatu dute. 07:15ean abiatuko da Plaza Zaharretik eta 18:00 aldera itzuliko da. Autobusean izan ematea maiatzaren 10a baino lehen egin beharko da. Horretarako, astelehenetik ortziralera, 948 638007 telefonora deitu beharko da bulego ordutegian edo 948 627558 telefonora ortzegunetan 20:00etatik 21:30era. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 15 euro. Nafarroako Rural Kutxako 3008 0054 18 0702208323 kontu zenbakian egin behar da diru-sarrera.
Hurrengo hilabetetan Zuraide-Elizondo (29,70 km), Elizondo-Lantz (25,13 km) eta Lantz-Iruña (27,94 km) eginen dituzte. Lehenbiziko ateraldi honetan izaten den erantzunaren arabera erabakiko da hurrengoetan irteerara autobusa antolatu edo kotxetan joan.