Ricardo Baroja ikastetxeak argazki rallya antolatu du maiatzaren 7an

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 4a

Larunbatean ateratzen diren argazkiekin erakusketa eginen da maiatzaren 18tik 20ra

Ricardo Baroja ikastetxe publikoak antolatutako argazki rallya eginen da maiatzaren 7an, ikastetxeak berak Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatuta. Larunbat goizeko 10:00etan hasiko da Lehen Hezkuntzako bigarren eta seigarren maila arteko ikasleei zuzendutako rallya. Gaia librea izanen da eta taldeak lau lagunez osatuak egonen dira. Larunbatean ateratako argazkiekin maiatzaren 18tik 20ra arte argazki erakusketa izanen da Berako Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.

Maiatzaren 20an, erakusketa bukatzen denean, talde bakoitzak horma-irudia jasoko du eta bertan dauden partaideen artean opari zozketa eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun