Aisialdiko begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 3a

Bereziki, udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko erabiliko da zerrenda. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 20ko eguerdia baino lehen egin behar dira eskariak

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du. Bereziki, udaleku irekietarako begiraleak kontratatazeko erabiliko da zerrenda eta eskaerak maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Bortzirietako Euskara Mankomunitatean (Herriko Plaza 7, 31790 Arantza) edo euskara@bortziriak.org helbide elektronikoan.

Begirale arduraduna lanposturako, Batxilergoa edo Goi Mailako Lanbide Heziketa eskatzeb da, baita euskaraz jakitea ere (C1 mailako titulazioa edo mankomunitatearen bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko proba gainditua).

Begirale lanposturako, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egina izatea eta euskaraz jakitea (C1 mailako titulazioa edo mankomunitatearen bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko proba gainditua) eskatuko da.

Deialdia www.bortziriak.org webgunean dago ikusgai. Informazio gehiago eskuratzeko, 948 634125 telefonora deitu edo euskara@bortziriak.org helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun