72 kirolari bildu ditu Arkupeak elkartearen Gimnasia Egunak

TTIPI TTAPA 2011ko api. 28a, 17:15

Batzuetan, mugimendu aski zailak egin behar izan dituzte. Aitor Arotzena

Gero, 250 bat lagun elkartu dira Zubiondo jatetxeko bazkarian

Arkupeak elkarteak urteko gimnasia besta egin du apirilaren 28an, ortzegun eguerdian. Aitzinetik Iruñeko Larrabiden eta Anaitasunan egiten bazuten ere, 2004 urteaz geroztik Berako Toki-Ona kiroldegian elkartzen dira eta aurten ere, bertan aritu dira Bera, Leitza, Goizueta, Elizondo, Sunbilla, Doneztebe eta Urdazubiko 72 kirolari.

Arkupeak elkarteak urteko gimnasia besta egin du apirilaren 28an, ortzegun eguerdian. Aitzinetik Iruñeko Larrabiden eta Anaitasunan egiten bazuten ere, 2004 urteaz geroztik Berako Toki-Ona kiroldegian elkartzen dira eta aurten ere, bertan aritu dira Bera, Leitza, Goizueta, Elizondo, Sunbilla, Doneztebe eta Urdazubiko 72 kirolari.

Lehenik, Jabier Larralde eta Patxi Larralde Arizkungo aita-seme txistulariak aitzinean zituztela, aurkezpen kalejira egin dute, jendearen txalo artean. Taldeko argazkia atera eta segidan, Berako taldearen txanda izan da. Nerea Varela irakaslearen erranetara eta aerobic musika doinuak eta baloiak eta uztaiak lagun zituztela, dantza eta gimnasia uztartzen zituen saio dotorea eskaini dute 11 emakumek. Tartean zen gaurko saioko kirolari beteranoenetako bat, Maritxu Martikorena. 85 urterekin garbi utzi du sasoi betean dagoela. “Gimnasiari esker zauli eta animoso mantentzen gara” aipatu digu umoretsu.

Berako taldearen ondotik, Goizueta eta Leitzakoak atera dira elkarrekin, Patxi Chocarro monitorea gidari zutela. Ariketa arinagoak egin dituzte, beroketak, luzaketak eta mugimendu mantsoak. Leitzatik 18 lagun hurbildu dira Berara eta Goizuetatik 17. Goizuetako ordezkaria den Isabel Etxeberriak aipatu digunez, “Arkupeak elkarteak herritik ateratzeko bidea ematen dio adineko jendeari eta horrek izugarrizko ilusioa sortzen du”.

Zenbait mugimendu aski zailak ere baziren eta zenbait ariketetan, hanka bakarraren gainean oreka mantentzeko egin duten esfortzua sarituz, ikusle zeuden erretiratuek eta senideek txalo zaparradekin saritu dute ahalegina.

Azken taldea, Doneztebe, Sunbilla, Elizondo eta Urdazubiko kirolariek osatutakoa izan da, hauek ere Patxi Chocarroren ardurapean. Teresita Bidart Urdazubiko ordezkariak aipatu digunez, “hamabi bat lagunek egiten dugu gimnasia Urdazubin, baina aunitzek bentetan lan egiten dutenez, hiru bakarrik etorri gara”.

Kirol saioa akautu bezain, abudo, 250 bat lagun Zubiondo jatetxera joan dira bazkaltzera.

 

KIROLARIAK

BERA (11)

Maritxu Martikorena, Pepita Agirre, Angela Corral, Maddi Mikelperizena, Mª Jesus Zubieta, Begoña Gómez, Maria Jesus San Juan, Malen Barandiaran, Carmen Jiménez, Paquita Urtizberea, Rosa Telletxea. Monitora: Nerea Varela.

 

LEITZA (18)

Maritxu Alduntzin, Pilar Alkoz, Tere Perurena, Pakita Aierdi, Serafina Ezkurra, Pilar Martínez, Amparo Azpiroz, Carmen Petrirena, Inaxi Lujanbio, Pilar Urkiola, Tere Arraiago, Pakita Lusarreta, Milagros Olano, Isabel Huarte, Eusebio Maritorena, Juanita Escudero, Gloria Perurena, Gloria Irurtia. Monitore: Patxi Chocarro.

 

GOIZUETA (17)

Jose Ramon Arozena, Maite Zabala, Pakita Goizueta, Conchita Altamira, Gregori Etxegia, Maria Pilar Arratibel, Milagros Goizueta, Mari Satur Salaberria, Rita Narbarte, Mañoli Loiarte, Felisa Salaberria, Luis Elizegi, Mari Asun Apezetxea, Merche Huizi, Monica Perurena, Merche Perurena, Isabel Etxeberria. Monitore: Patxi Chocarro.

 

ELIZONDO (15)

Maria Dolores Etxegarai, Juanita Dendarieta, Asun Alti, Carmen de la Flor, Asuncion Jaurena, Maritxu Oharriz, Milagros Zelaieta, Maria Jesus Etxandi, Rosa Mendiburu, Milagros Gamio, Juli Irigoien, Maria Angeles Narbarte, Ana Mari Etulain, Ines Oskoz, Maria Josefa Arrijuria. Monitore: Patxi Chocarro.

 

DONEZTEBE (6)

Maria Josefa Arretxea, Maritxu Mutuberria, Esther Garro, Clotilde Iñigo, Maria Jesus Perurena, Maria Isabel Mitxeltorena. Monitore: Patxi Chocarro.

 

SUNBILLA (2)

Maria Teresa Agirre, Ana Maria Agirre. Monitore: Patxi Chocarro.

 

URDAZUBI (3)

Miguel Migeltorena, Francisco Menta, Teresita Bidart. Monitore: Patxi Chocarro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!