Caja Rural taldeko Yelko Gomez nagusitu da Bidasoaldeko Sarian

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Txirrindulariak Nabazko gaina igotzen Lesakan. Ezkerrean, Caja Rural taldean ari den Beñat Txoperena igantziarra. TTIPI TTAPA

105 kilometroko ibilbide gogorra osatu dute txirrindulariek

Caja Rural taldeko Yelko Gomez txirrindulari panamarrak irabazi zuen apirilaren 10ean Igantzin abiatu eta Piedadeko gainean bukatu zen Bidasoaldeko I. Saria. Lehendakari Txapelketarako puntuaga­rria zen 23 urtez beheiti­ko txirrindulari afizionatueizuzendutako proba.

Gomezek 2 ordu, 42 minutu eta 32 segundu behar izan zituen 105 kilometroko ibilbide gogorra osatzeko. Piedadeko gaina hiru aldiz eta Lesakan, Nabazko gaina igo behar izan bazuten ere, helmugara elka­rrekin ailegatu zen txi­rrin­dulari multzoa. Ibai Salas (Seguros Bilbao) bi­garren izan zen, irabazlearengatik 2 segundora, eta Jon Larrinaga (Naturgas) hirugarren izan zen, denbora berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun