Mozorro Besta arrakastatsua

Nerea ALTZURI 2011ko api. 26a, 12:52

I. UGALDE

Egun osoko egitarauarekin mozorro besta joan zen apirilaren 9an. Eguerdian ber­tso pilota jokatu zen. Pilotan, Joseba Pikabea eta Beñat Mi­txe­le­na batetik, eta Joseba Madariaga eta Xabi Elizalde bertzetik aritu ziren. Partida borrokatuan, bertsoak­ tartekatu ziren, Jon Maia eta Jexux Mari Irazu boti­lle­ro zirela. 16ra jokatu zen parti­da…­­ eta 15na zihoaze­nean, Maiak­ eta Irazuk­ pilotari ekin zioten. Irazuk lortu zuen­ az­ken tantoa. Ondotik, aizkora apustu ederra­ izan zen: Julio Lukanbio eta Joseba­ Otaegi ba­tetik, eta Xabi eta Oihan Larre­txea ber­tzetik. Saio pa­re­katua egin zuten eta ia batera bukatu zuten. Ondotik, 60 bat lagunek baz­kal­du­ zuten Aterpean, giro onean eta bertsolariekin bazkalon­do umo­retsua izanez. Ilunabarrean, Pelle­Ttiki­ren aldeko­ zozketa egin zen eta gauean, Laja eta Alabierrekin dan­tzaldia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun