Herritarrak Korrikan

Nerea ALTZURI 2011ko apirilaren 26a

KORRIKA eta Oskar Txoperena

Apirilaren 11n eskualdeko lurretan ibili zen Korrika. Igantziko bentetatik bideguru­tze­­­rainoko tartean, herritarrek harturiko kilometroak izan ziren. Hainbat he­rri­tarren es­­kutan ibili zen lekukoa: Udala, Gazte Asanblada, eskola, Guratso Elkartea, Ekai­tza­ elkartea, Aterpea… Bertzalde, aipatu, Ilaski Serranok, urte sail bat he­rrian­ bizi­tzen­ dara­man telebista aurkezle bermeotarrak, Mihiluzeko bere lankide Kike Amo­na­­rri­ze­kin batera, lekukoak barruan zeraman mezu sekretua idatzi zuela. Apirilaren­ 17an, Donostian Korrika bukatu zen eta hantxe jakin genuen Ilaski eta Kikeren es­ku­tik, 2.500 kilometro baino gehiagoko bidea egin duen lekukoa­ren­ barrukoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun