Medikuaren etxeko bizitzaren gaiaren inguruan azken hilabeteetan burubelarri aritu da Udala. Herritarren artean egindako inkesta lehenik, eraikineko lanak gero eta, obrak erakusteko ate irekiak egin ondotik, errentan jartzeko prestatu dute medikuaren etxea.
Eskaerak egiteko edo izen emateko epe bat paratu zen eta eskaera bakarra hartu du Udalak. Mirari Leiza Mitxelena herritarrari alokatzea erabaki du Udalak.