Denboraldi bikainaren ondorioz, berriz ere Ohorezko Mailara igo de Beti Gazteko futbol talde nagusia. Bi partida soberan izan ditu, apirilaren 16an Behobiari 2-0 irabazita, 7 puntuko abantaila ateratzen baitzion bigarren sailkatuari. Denboraldi osoan 2 partida bertzerik ez ditu galdu. Hau idazterakoan, azken 19 partidak segidan galdu gabe eginak zituen (14 irabazi eta 5 berdindu). 2010eko azaroaren 6an galdu zuen azken partida eta horrek ematen du egin duen denboraldi bikainaren neurria. Herrian barna traktorean pasiatuz ospatu zuten.