Ibilaldi arautua eta Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria antolatu dituzte maiatzaren 1ean

Aitor AROTZENA 2011ko apirilaren 26a

Sandra Legasak elikaduraz hitzaldiak emanen ditu maiatzaren 25 eta 26an

Maiatzaren 1ean ohiko ibilaldi arautua antolatu du San Fermin erretiratuen elkarteak. Goizeko 09:30etik aitzinera izen eman eta 10:00etan abiatuko dira lehenbiziko partehartzaileak erretiratuen egoitzatik. Landazelaitik fabrikako erre­pidera aterakodira eta Osasun Zentrua, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, eta Martxanpaitan barna Txakaingo itu­rriraino joan ondotik, Ma­txitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharran barna bueltatuko dira egoitzako helmugara. Segidan, hameketakoa izanen da bazkideentzat.

Egun berean, Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria ere eginen dute erretiratuek. Txartelak 20 eurotan izan dira salgai apirilaren 24a bitarte. Kroketak, entsalada epela, legatza eta izozkia txokolate beroarekin izanen dute bazkaltzeko, dena ura, ardoa, cava, kafea eta koparekin hornitua. Bertze aldetik, maia­tzaren 24 eta 25ean, elikadurari buruzko solasaldiak antolatu ditu San Ferminek, Sandra Legasa dietistaren eskutik. 17:00etatik 18:00etara eginen dira saioak egoi­tzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun