Turismo Bulegoa zabalik izanen da Lesakan maiatzaren 1a bitarte

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 20a

Irakurketa Kluba apirilaren 23an bilduko da berriro

Beheko Plazako 5.ean dagoen Lesakako Turismo Bulegoko ateak zabalik daude apirilaren 19tik maiatzaren 1era. Zehazki, apirilaren 19tik 24ra eta 27tik 30era, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak. Apirilaren 25ean, Bazko Astelehenez, eta maiatzaren 1ean goizez, 10:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak eta apirilaren 26an itxita egonen da.

 

Irakurketa kluba

Lesakako Irakurketa Klubak bertze hitzordua izanen du apirilaren 23an, larunbat arratsaldeko 18:30ean, Udalak Koskonta Bideko 7.eko bigarren solairuan duen egoitzan. Irakurketa Klubak antolatu du ekitaldia Udalaren laguntzaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun