Giro eta partehartze ederra izan da Lesakako Gazte Egunean

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 18a

Gazteek gai ezberdinen inguruko eztabaidak egin zituzten goizean. Rafael Eneterreaga

Goizeko eztabaidan hainbat gaztek parte hartu zuten eta 9 talde aritu ziren paella txapelketan

Urtero bezala, Lesakako Gazte Asanbladak aurten ere Gazte Eguna antolatu du. Apirilaren 16an, larunbatean ospatu zen, “Gaztik geldirik, herria hilik! Mugi hadi gazte!” izenburupean. Egun osoan izandako partehartze eta giro handia azpimarratu dute Lesakako Gazte Asanbladatik.

Goizeko kalejira eta gosariaren ondotik, Gazteztabaida egin zen plazan eta gazteek taldeka antolatuak, euskara, gazteen egoera, lana, aisialdia, parekidetasuna, lurraldetasuna eta bertze hainbat gai izan zituzten hizpide.

Eguerdi aldera, paella txapelketa egin zen, bederatzi talderen partehartzearekin eta gero bazkaria izan zuten. Ondotik Gazte Jokuak egin ziren eta poteoa "Patxaranga” taldearekin. Eguna behar bezala borobiltzeko kontzertuak izan ziren. Azkenean, Zea Mays taldeak ez zuen Lesakara etortzerik izan, baina Lauroba aritu zen bere ordez. Hauekin batera, Arma tiro punk, Askatu, Ze Esatek! eta Bad Sound System taldeekin giro ederra izan zen goizaldera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun