Didier Zago eta Oihana Kortazar garaile Berako VII. Mendi Maratoi Erdian

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 18a

Kortazar, Dominguez eta Zubizarreta podiumean. Utzitako argazkia

Hirugarren aldiz irabazi du Zagok eta bigarren garaipena da Kortazarrentzat lasterketa honetan

Igandean, apirilaren 17an jokatu zen Berako VII. Mendi Maratoi Erdia. Didier Zagok eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten. Zagok 1:38:11eko denbora egin zuen Oier Ariznabarreta eta Walter Becerraren aurretik geratuz. Emakumeen kategorian Kortazarren atzetik sartu ziren helmugan Nuria Dominguez eta Izaskun Zubizarreta. Kortazar Elgetarrak bere bigarren garaipena du hau Beran jokatzen den lasterketa honetan, 2:04:35eko denborarekin.

Igandean, apirilaren 17an jokatu zen Berako VII. Mendi Maratoi Erdia. Didier Zagok eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten. Zagok 1:38:11eko denbora egin zuen Oier Ariznabarreta eta Walter Becerraren aurretik geratuz. Emakumeen kategorian Kortazarren atzetik sartu ziren helmugan Nuria Domingez eta Izaskun Zubizarreta. Kortazar Elgetarrak bere bigarren garaipena du hau Beran jokatzen den lasterketa honetan, 2:04:35eko denborarekin.

Gizonezkoen mailako irabazleak 2010ean egindako marka 1:40:02ko denbora hobetu zuen. Horrela Ibardingo saria 150 euro, eskuratuz Ariznabarretarekin batera. Hirugarren aldiz irabazi du Zagok Berako Mendi Maratoi Erdia. 

21 kilometro eta 2700 metroko desnibela zuen ibilbidea egin behar izan zuten, Larun puntu altuena zutelarik.

513 korrikalarik parte hartu zuten mendi maratoi erdian, hauetatik 481 iritsi zien helmugara.

Nafarroako klub arteko txapelketan Arala Mendi Taldea izan zen garaile, Manttale eta Txurregiren aurretik.

Lasterketa ikustera hurbildu zirenek eguraldia lagun izan zuten eta ez zuten proba gozatu ahal izateko inolako arazorik izan.

Sailkapen osoa www.manttale.com helbidean ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun