Berako Udalak uraren erabilera arrazionala egiteko esperientzia jarri du martxan

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 15a

Ura aurrezteko kanpaina jarri du martxan Berako Udalak

Herriko ur kontsumoa gutxitu eta ura aurrezteko ohitura zabaldu nahi da

Berako Udalak, Sud´eau proiektuaren baitan, herrian uraren erabilera zuhur eta arrazionala egin nahi du. Udal instalazio batzuetan egiten den ur kontsumoa txikitzeko ardura ere hartu du. Hori dela eta Toki Ona udal kiroldegia, Matzada futbol zelaian, Ricardo Baroja ikastetxea eta udako igerilekuetan eraginkortasun neurrien ezarpen mailakatua burutzen ari da. Oraingoz proba moduan egiten ari dira aldaketa hauek, baina aurrerago gainontzeko eraikin publikoetan eginen dira aldaketak.

Udalak bidali duen eskutitzarekin batera instalazioetan ura modu eraginkorrean erabiltzeko oharrak banatu ditu. Horrez gain kaniletan aurrezteko dispositiboak banatuko ditu udaletxera hurbiltzen diren guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun